domingo, 29 de noviembre de 2015

BEROKETA

Edozein kirol praktikatu aurretik beroketa egitea ezinbestekoa da. Horregatik beroketaren inguruko informazioa eskaintzea erabaki dut, horren helburuak eta printzipioak azalduz. Espero dut baliogarria izatea!

 

 

BEROKETAREN EZAUGARRIAK


Zer da beroketa?
  • Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira.

Zertarako egiten da?
  • Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.
  • Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu.
     
Zer lortzen dugu beroketaren bidez?  
  • Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.
  • Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.
  • Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.
  • Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz. 

Beroketaren printzipioak: nola egin eta ze ariketa motak erabili?
  • Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
  • Beroketaren iraupena ez da finkoa. Aktibitate fisiko bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen moduan, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin. Baina normalean 10’-25’en artean egin behar da
  • Beroketan gorputzeko gihar talde gehienak lantzen saiatuko gara.
  • Beroketa eta praktikatu nahi dugun kirolarekin hasteko tartea ahalik eta txikiena izan behar du, gorputza berriz hoztu ez dadin. Beroketan geldirik geratzea ez da gomendagarria
  • Orokorrean beroketaren barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.
  • Jokuak edo banakako ariketak izan daitezke
  • Beroketaren bukaeran batez ere gure ariketak gero egingo dugun ekintza fisikoarekin oso lotuta egon beharko dira (kontuz zailtasunarekin, ezingo dira zailak izan)
  • Ariketak egingo dituen pertsonen prestakuntzarekin oso lotuta egon beharko dira.


Beroketaren atalak
  • Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu OROKORRA eta BEREZIA:
    1. Alde batetik BEROKETA OROKORRA deitzen duguna: izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. 
Beroketa orokor batean hiru zati bereizi daitezke:
      1. Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.
      2. Mugikortasun ariketak. Mugikortasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea, hau da, atzetik aurrera eta behetik gora edo goitik behera, giltzadura guztietik igaroz.
      3. Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
    1. Aurreko beroketa orokorraren ondoren BEROKETA ESPEZIFIKOA deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun aktibitate fisiko harreman zuzena duena. Hemen aktibitate fisikorako inguruko teknika ariketa orokorrak landuko ditugu: paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario