Gure ebaluaketa gainditzen ez duten ikasleak languntzeko nahian,hona hemen nire lagun baten aita, hezkuntza fisikoko irakaslea, praktikan jarri nahi duen metodo bat. Irteera konplementarioak egitea. Aukerak
izugarriak izan daitezke, hiriko lasterketatan apuntatzea (herri krosa
adibidez),ikus-entzunezko materialak aztertzea , mendi irteera batera
joatea, ekosistema desberdinak ezagutzeko irteerak egitea, Euskal Herriko kultura ondarea ezagutzeko irteerak egitea... bururatzen zaigun guztia erabilgarria izan daiteke.
Helburua
ikasle guztiak ikasgaia gainditzea da beste eduki ezberdin batzuen
bitartez baldin bada ere. Azken finean irakasleon helburua gure ikasleak hezitzea eta etorkizunean izango dituzten arazoak gainditzeko prestatzea da.
Noizbait bide tradizionala erabiltzea baino (azterketak eta lanak), gomendagarriagoa eta interesgarriagoa izan daiteke beste tresna desberdin bat erabiltzea ikasleek gainditu dezaten eta oinarrizko konpetentziak landu ditzaten.Aipatu beharra dago ekintza hauek ikasle guztientzako izan behar
direla, hau da,gainditu dutenek borondatez joateko aukera izango beharko zuten, beraz, irteera hauek klase orduetatik kanpo egitera bideratuta daude. Hala ere, klaseko orduak erabiltzea ez dela ideia txarra deritzot.
No hay comentarios:
Publicar un comentario